Archive

Posts Tagged ‘euskara’

Euskarari mesede gutxi

8 diciembre, 2008 2 comentarios

Berri hau eguneratu egin dut, arren ikus sarrera eguneratua beherago

Abenduak 6an:

Kutxaespaciora gerturatu gara ni eta lagun bat, FNAC-eko bazkide izateagatik gaur eguerdiko ekitaldirako gonbidapen pare bat nituen eta.

Kutxaespacio

Kutxaespacio

Deskontuarekin gainera! nolatan utzi aukera hau pasatzen. Ba ezin izan dugu sartu, ekitaldia euskaraz bait zen eta nire lagunak ez daki euskaraz. Amorrua eman dit eta leihatilan zegoen emakumeari hala esan diot, nolatan ez zidaten telefonoz detaile txiki hori komentatu? Euskarari mesede gutxi egiten dio horrelako jokaerak, euskaraz ez dakienak gaizki sentitu arazten ditu eta ez du batere laguntzen ezagutzen ez duen hizkuntza baterantz inolako erakarpenik sortzen.

Eguneraketa, abenduak 10an:

Ustekabean honako desenkusaketa hau jaso dut gaurko asteazken euritsu honetan. Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahiko nizkioke Zientziaren Kutxagunean lan egiten duen Elena Rosales-eri, (Marketin, Komunikazio eta Bisitarien Arreta bulegoan) demostratu duen profesionaltasunarengaitik. Blog gune hau kritikatzeko lan tresta aproposa den bezala nire ustez batzurek egiten duten lan aparta azaltzeko baliagarria ere bada eta. Hona hemen jasotako mezua:

De: Comunicación
Para: Fermin
Enviado: miércoles, 10 de diciembre, 2008 10:04:04
Asunto: Zientziaren kutxaGuneko barkamena

Fermin Estimatua:

Zurekin hitzegitea gustatuko lidaidake. Lehenik eta behin barkamena eskatzeko eta bestetik, erderazko planetarium saio batera gonbidatzeko. Astelehenean gertatutakoa argitu nahiko nizuke.

Al baduzu mesedez dei nazazu… edo ta nora deitu dezaket zurekin hitzegiteko.

Mila esker..

Elena Rosales
Marketin, Komunikazio eta Bisitarien Arreta / Marketing, Comunicación y Atención al Visitante

ZIENTZIAREN KUTXAGUNEA – KUTXAESPACIO DE LA CIENCIA
Mikeletegi, 43 – 20009 – Donostia – San Sebastián
http://www.miramon.org

Categorías:Ciencia y Tecnología Etiquetas: